Wild (euskaraz Basati), 2014ko Jean-Marc Vallée kanadarrak zuzendutako drama eta abenturazko biografia film bat da. Cheryl Strayed estatubatuar idazlearen Wild: From Lost to Found on the Pacific Crest Trail (2012) liburu autobiografikoan oinarritua dago. Reese Witherspoon, Laura Dern eta Thomas Sadoski aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Reese Witherspoon) eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Laura Dern) izendapenak jaso zituen.